martes, 27 de julio de 2010

Udalekuko lehen eguna



Udalekuaren lehen eguna bukatutzat emongo dogu. Ume guztiak oheratu egin doguz eta merezi daben deskantzua hartzen dabilz.

Goizean ume guztiak urduri eta lagunak egiteko prest heldu dira eta gitxika- gitxika euren artean laguntxoak sortzen hasi dira, konfidantza eta ezagutza jokoak eginez.

Jateko orduan baegozan hainbat taldetxo eta laguntxo, baina guztiek batera jokatzeko eta txangoak egiteko irrikitan dagoz.

Jan ostean eta denbora librean, futbol eta saskibaloi lehiaketa ospatu ostean herrira joan gara ginkana bat egiteko, umeak Indiana Jones bezala sentitu dira altxor ezkutua bilatzen egon diran bitartean.


Gabean, afaldu ostean gaubela egin dogu. Gaurkoan abesti eta erlaxatzeko joku batzuk egin doguz bideo honetan ikusi ahal dozuenez:

No hay comentarios:

Publicar un comentario