martes, 27 de julio de 2010

Udalekuko lehen eguna



Udalekuaren lehen eguna bukatutzat emongo dogu. Ume guztiak oheratu egin doguz eta merezi daben deskantzua hartzen dabilz.

Goizean ume guztiak urduri eta lagunak egiteko prest heldu dira eta gitxika- gitxika euren artean laguntxoak sortzen hasi dira, konfidantza eta ezagutza jokoak eginez.

Jateko orduan baegozan hainbat taldetxo eta laguntxo, baina guztiek batera jokatzeko eta txangoak egiteko irrikitan dagoz.

Jan ostean eta denbora librean, futbol eta saskibaloi lehiaketa ospatu ostean herrira joan gara ginkana bat egiteko, umeak Indiana Jones bezala sentitu dira altxor ezkutua bilatzen egon diran bitartean.


Gabean, afaldu ostean gaubela egin dogu. Gaurkoan abesti eta erlaxatzeko joku batzuk egin doguz bideo honetan ikusi ahal dozuenez:

Udaleku berriak martxan

Aupa gazteok!!!!
Zer egingo dozue aurtengo udan? Lagunekin eta pertsona berriekin esperientzia ezberdin, berri eta dibertigarriak igarotzeko irrikitan zagoz?
Ba, zatoz aurten Karrantzan Gaztetxoak antolaturiko udalekuetara.
6 eta 12 urteen bitarteko gaztea bazara ez izan dudarik eta gugaz etorri zure udarik hoberena gozatzera.




Aurten Gure udalekuak data honetan gozatu ahal izango dozuez:
*Uztailaren 5etik- 16rarte
*Uztailaren 19tik-30erarte

Udalekuaren eta begiraleen helbururik nagusienak gazteei euskararen erabilera, euskal kulturaren ezagutza eta naturarekiko errespetua sustatzea da, horretarako hainbat ekintza, dinamika, edota irteera antolatu doguz.

Bideo honetan karrantzako inguruak ikusi ahal izango dozuez, bertara hainbat irteera edo txango egingo doguzalarik: